XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gau osoa ideia horretaz pentsatzen ematen du.

Eguna argitu bezain laster, elizara doa eta otoitz egiten hasten da.

Bere otoitzetan Jainkoari semearen heriotza mendekatu ahal izateko indarra eskatzen dio.

Amaren mendekua Elizatik irten ondoren, etxera doa lasterka.

Txakurra kanpora ateratzen du eta katea gogor batez atarian lotzen du.

Gero etxean sartzen da eta bere gelara igoten da.

Han alde batetik bestera ibiltzen hasten da.

Mendekua antolatzen ari da.

Eta noizean behin Sardiniako kostalderantz begiratzen du.

Hantxe dago bere semearen hiltzailea!.

Hurrengo goizean ur pixka bat eramaten dio txakurrari ontzi txiki batean, baina ez dio jatekorik ematen.

Ez haragirik, ez ogirik, ez beste ezer.

Orduak aurrera doaz eta Semillante goseak amorratzen dago.

Katea apurtzen saiatzen da jateko zerbaiten bila joateko, baina ezin du apurtu.

Hirugarren egunean Saverini andreak gauza bera egiten du.

Ura bakarrik ematen dio. Txakur gaixoa zoratzeko puntuan dago (...).